ITSASUko CCAS-k parte hartzen du zenbait zerbitzu eta ekintzatan.
Etxean mantentzea
Baserri guneetako Etxeko laguntza: ADMR (Aide à Domicile en Milieu Rural
Ezpeletan oinarritua den ADMR elkarteak zerbitzu hauek proposatzen ditu:
- Etxeko laguntza
- Apairuen etxerat ekartze zerbitzu bat (astelehenetik ostiralera)
Kontaktatzeko zuzenean deit 06 79 11 46 29 zenbakira
Informazio gehiago ukaiteko
- Deit 05 59 15 73 10 zenbakia edoEzpeletako herriko etxea kontakta 05 59 93 98 12 zenbakira
- Permanentziak: goizero, astelehenetik ostiralera, 8:45tik 12:45 arte
Tele-laguntza
Tele-laguntza zerbitzuari esker, sekuritate osoz etxean mantentzen ahal dira adineko jendeak, jende dependenteak, eriak edo elbarrituak, haien hurbilekoei sosegua ekarriz.
Gertatzen bada arazo bat, alditxartzea, erortzea edo bestelako kalte bat, abonatuak aski du zapatzea kliskagailuan (lepokoa edo eskumuturrekoa) entzuketa zentrala abisatzeko, honek, urgentzia mailaren arabera edo erantzunik ez baldin bada, elkartasun sarea (auzoak, lagunak, familia) edo urgentziazko sokorri zerbitzuak abiarazteko gisan, pertsona laguntzeko.
Opzioak
- Ke detektagailuaren instalatzeko laguntza
- Erorikoen detektagailua
- Elkarrizketa telefonikoa (urririk)
- Etxetik kanpoko telelaguntza (geolokalizazioa)
CCAS-ren diru laguntza
“Présence Verte” elkartearekiko 2008tiko partaidetza baten bidez, Itsasuko CCAS-k dispositiboaren instalatzea osoki diruztatzen du (48€), eta hilabeteroko harpidetza fresen parte bat ordaintzen ahal ere du, irabazien arabera.
Informazio gehiago ukaiteko
- CCAS-rekin ikus
Itsasuko herriko etxea deituz, 05 59 29 75 36 zenbakira - PRÉSENCE VERTE Sud-Ouest elkartea kontaktatu
Telefonoa: 05 24 89 13 95
Webgunea: www.presenceverte.fr
CCAS-k antolatu gertakariak
Eguberriko paketeak
Urtero, Eguberriko besten kari, herriko hautetsiek bisita egiten diete 80 urte baino gehiago dituzten itsasuarrei, erretreta etxeetan bizi direnei eta ospitaleratuei.
Elkarrekin trukatzeko parada izaten da.
Xaharren apairua
CCAS-k oturuntza batera gomitatzen ditu Itsasun bizi diren 65 urte eta gehiagoko jendeak, Sanoki herriko gelan.
Informazioak eta izen emateak
- Herriko etxean, edo
- “Idekia” gehienen elkartearekin ikusiz
Segitua izan
Kanboko gerontologia mailako baliabide zentroa
Zenbait egintza beren etxean bizi diren adineko jendeentzat eta haiek laguntzen dituztenentzat:
- Etxerainoko bisita goizetan eta
- Tailer kolektiboen antolaketa arratsaldeetan Kanboko Arditeya-Vieil Assantza EHPAD-aren geletan.
Garraiatzeko posibilitatea.
Informazio gehiago ukaiteko
- Arditeya-Vieil Assantza EHPAD
47 Espainiako etorbidea
64250 Kanbo - Telefonoa: 05 59 29 39 70
E-maila: cressources.contact.arditeya@gmail.com
« MAILLAGES » elkartea
Belaunaldien arteko kohabitazio solidarioa
Helburuak:
- Adineko jendeen etxean mantentzea errextu
- Gazteagoak diren jendeentzat esperientzia humano berezia bizitzeko parada, bizitzeko leku bat ukanez
Dispositibo desberdinak:
- Maillâges dispositiboa: adineko baten etxean pertsona bat aterpetua
- Équipâges dispositiboa: adineko pertsona bat eta laguntzaile bat (ateraldiak, ibilaldiak partekatzeko astia duen bat)
- Familliâges dispositiboa: familia batek gazte bat aterpetzen
- Relaillâges dispositiboa: pausatzeko beharra duen familia laguntzaile ororentzat
Informazio gehiago ukaiteko
- MVC hiri-zentroa
11 bis Georges Bergès karrika
64100 Baiona - Telefonoa: 06 60 43 19 42
E-maila: associationmaillages@gmail.com
Facebook kontua: https://fr-fr.facebook.com/maillages
Webgunea: https://www.maillages.org/