Itsasuko herriko etxearen engaiamendua
2005eko otsailaren 11ko Aukera Berdintasunari buruzko legearen 47. artikuluaren arabera, linearen bidezko komunikazioko zerbitzu publikoak denen eskura egon behar dira.
Itsasuko Herriko Etxeak, helgarritasun numerikoaren arloan hartu duen engaiamenduaren ondorioz, bere webgunea berriz egiteko gogoa agertarazten du, arraberakotasun osoa bermatuz RGAArekin (Helgarritasunaren Hobetzeko Erreferentzial Orokorra).
Horretarako, Herriko Etxeak bere webgunea ekoiztea erabaki du, Ipar Euskal Herrian plantan emana izan den Elgarweb dispositiboari oinarrituz. Helgarritasunaren aldeko dispositibo hau, Euskal Hirigune Elkargoa osatzen duten 158 Herriko Etxeetako batzordeen eta Herriarteko batzordeen sareko hautetsiek asmatu zuten.
Finkatua zuten helburua: herri bakoitzak bere herritarren esku webgune bat ezartzea, aldi berean ekodiseinatua (ikuspuntu energetiko batetik) eta helgarria (RGAAren araberakoa). Gisa horretan sortu zen Elgarweb proiektua.
www.itxassou.fr webgunearen adierazpena beherago argitaratua da.
Helgarritasun-numerikoaren aldeko erronkak (Helgarritasun-numerikoaren urte ainitzeko eskema eta ekintza-planen balioa duena)
Webgunea gauzatu da Euskal Elkargoko Helgarritasun-misioaren laguntza teknikoaren laguntzari esker. Laguntza honen ondorioz, Herriko Etxea, agenteak eta hautetsiak, helgarritasun-numerilkoaren erronken eta betebeharren inguruan sentsibilizatuak izan dira.
Helgarritasun-numerikoaren aldeko erronka nagusiak (helkarritasun-numerikoaren urte anitzeko eskema eta ekintza-planen balioa dutena) aipatuak dira beherago.
Helgarritasun-numerikoaren erreferentearen izendapena
Herriak [Herriko Etxeko idazkaria, xxxx-ren ardura duen hautetsia, etab.] izendatu du helgarritasun-numerikoaren erreferente gisa.
Bere misio nagusiak dira:
- Herriko webgune nagusia elikatzera datozen ekarpenen helgarritasunari kasu eman,
- Erabiltzaileek helgarritasun-arazo bat topatzen badute, arazoaren konpontzea segurtatzea,
- Helgarritasun-numerikoa kontuan hartua dela bermatu, Herriko proiektu numeriko desberdinetan (merkatu prozedurak, kontratuzko klausulak, etab.).
Herriko etxeaz kanpoko adituen gaitasunak baliatzea
Herriko etxeak, Euskal Elkargoko Helgarritasun Misioaren laguntza badu, eta hala ez bada, helgarritasun arloko hornitzaile aditu bati dei eginen dio, proiektuen arabera.
Perimetro praktikoa eta teknikoa
Hein honetan, Herriko etxea ondoko zerbitzu numeriko hauen ardura du:
- Helgarritasun-orri honi zerikusia duen Herriko etxeko webgune nagusia,
- Familia atala https://www.delta-enfance4.fr/PORTAIL_ITXASSOU ;
- Intramuros aplikazioa administratuei jakinarazteko
- Agenteek haien misioen baitan erabiltzen dituzten lan-programak.
Herriko Etxeko webgune nagusiaz aparte, helgarritasun-numerikoaren alde aritzeko moldeek, betebeharrei erantzun behar diete, eskaintzaren egoera, aterabide numerikoaren argitaratzaileen edukiera eta baliabideak helgarritasun-araudia errespetatzeko.
Haatik, Herriko etxea argitaratzaile horiek erregularki galdezkatzera engaiatzen da, erabiltzaileei zerbitzu helgarriak proposatzeko.
Anartean, helgarritasun arazoak aurkitzen dituzten erabiltzaileak, Herriko Etxearekin harremanetan jarri beharko dute, beherago agertzen diren modalitateen arabera.
Helgarritasun adierazpena
www.itsasu.eus web gunea www.itxassou.fr web gunearen irudian egina da. Gainera, www.itxassou.fr web gunean oinarrituz egin den kontu-ikuskatzea www.itsasu.eus web guneari aplikatzen zaio.
Arauen araberakotasun egoera
Itsasko Herriko Etxeko webgunea (www.itxassou.fr) helgarritasunaren hobetzeko Erreferentzial Orokorraren araberakoa da, RGAA 4.1 bertsioa.
Proben emaitza
www.itxassou.fr webgunea, Elgarweb dispositiboaren arabera diseinatua izan da. Karia horretara, Elkarweb-en oinarri komuna erabiltzen du (orri- eta funtzionaltasun-ereduak). Access42 enpresak araberakotasunarren kontu-ikuskatzea egin zuen 2022ko maiatzaren 3an, RGAAren 4.1. bertsioari araberakotasun osoa frogatuz.
Herriko Etxeak pertsonalizatu dituen elementuak, hots, diseinu grafikoa eta edukiak, 2024/07/26an ikuskatu zituen Euskal Hirigune Elkargoko Helgarritasun Misioak, herriko etxea horretako kidea baita. Ikuskatzeak, RGAAren 4.1 bertsioarekin erabateko adostasun osoa agertu zuen.
Bi ikuskatzeen agregazioak, erakutsi du webgunea 100% RGAAren 4.1. bertsioaren araberakoa dela.
Eduki eskuraezinak
Behereko zerrendako edukiak ez dira eskuragarri arrazoi hauengatik.
Salbuespenak neurriz kanpoko kargarengatik
PDF edo PPTX (powerpint) dokumentu eskuraezinak:
- Herriko etxeko aldizkariak;
- Herriko dokumentuak: erabakiak, herriko kontseiluen bildumak eta eztabaidak;
- Hirigintzako dokumentuak: mapak eta deliberoak.
- Gidak: seniorrentzat;
- Hilerriko planoak eta araudiak
Dokumentuen bertsio helgarri bat eskura daiteke harreman-baliabide bati esker.
Helgarritasuna beharrezkoa ez duten edukiak
- Deste norbaitek emandako PDF dokumentuak (Prentsa oharra hondakindegien irekitze ordutegiarekin, Habia enpresa gunearen plaketa, Ateka espazioari dokumentua, ibilaldi bidexkak deskribatzen dituzten fitxak, CERFA inprimakiak)
Harreman-baliabide bati esker, dokumentuaren bertsio helgarria eskura daiteke.
Helgarritasun adierazpenaren finkatzea
Adierazpen hau 2024/07/26an finkatua izan da.
Webgunea egiteko erabiliak izan diren teknologiak
- HTML5
- CSS
- JavaScript
- Edukiak kudeatzeko Translucide sistema (CMS)
Helgarritasuna egiaztatzeko erabiliak izan diren erabiltzaile-agenteak, laguntza-teknologiak eta tresnak
Web orrien probak egin dira web-nabigatzaileen eta pantaila irakurleen konbinazio hauekin:
- Firefox 104.0.1 eta NVDA 2022.2.2
- Firefox 104.0.1 eta JAWS 2021
- Safari 15.6.1 eta VoiceOver (macOS 12.5.1 bertsioan)
- Safari eta VoiceOver (iOS 15.6.1)
- Chrome 105 eta TalkBack (Berezko Android 12)
Helgarritasunaren egiaztatzea eskuz eginak izan diren proben emaitza da, tresna batzuz lagundurik (CSS orri dedikatuak, HeadingsMaps luzapenak eta WebDeveloper Toolbar, Color Contrast Analyser).
Araberakotasuna egiaztatua izan duten webguneko orriak
Ikuskatze kontrola frantsesezko www.itxassou.fr web guneko orrietan egin da.
- 1. Harrera
- 2. Harremana
- 3. Legezko aipamenak
- 4. Helgarritasuna
- 5. Webgunearen mapa
- 6. Konfidentzialtasun-politika
- 7. Bilaketa emaitzak (logement)
- 8. Herriko Kontseilua
- 9. Elkarteen aurkibide-orria
- 10. Bide-gurutze orria (Votre Mairie)
- 11. Eduki-orria aurkibidearekin (Vie scolaire)
- 12. Eduki-orria aurkibidearekin (Espace entreprises Habia)
- 13. Agenda
- 14. Agenda fitxa (orrialde iragankorra, herriko aktualitateari lotua)
- 15. Legezko argitalpenen orria
- 16. Herriko kontseiluaren orria
- 17. Herriko kontseiluaren fitxa
Helgarritasun arazo bat agertzerakoan
Informazio-oihartzunak eta harremana
Oroitaraztekoa da 2005eko otsailaren 11ko legearen arabera:
Ahalmen urriko pertsonak urritasunaren ondorioen konpentsatzeko eskubidea du, edozein izan bere urritasunaren jatorria eta mota, bere adina edo bizimodua.
Itsasuko Herriko Etxeak, zailtasunak dituzten pertsonei galdegiten die accueil@itxassou.fr helbide elektronikora idatz dezaten, laguntza bat eskainia izan dadin (helgarritasun-alternatiba, argibideak eta edukia beste molde batez emanak).
Errekurtso bideak
Webgunearen eduki batean edo funtzionalitate batean sartzea trabatzen zaituen helgarritasun akats bat kausitzen baldin baduzu, seinalatzen baldin badiguzu eta ez baldin baduzu erantzunik ukaiten, zure dolumenak Eskubideen Defendatzaileari igor diezazkiokezu edo errekurtsoa galdatu.
Horretarako, hainbat molde daude zure esku:
- harreman orri bat
- zure eskualdeko ordezkariaren edo ordezkarien zerrenda, beren zuzeneko harreman informazioekin
- telefono zenbaki bat: 09 69 39 00 00
- posta helbide bat: (gutuna urririk, tinbrerik gabe):
Le Défenseur des droits / eskubideen defendatzailea
Libre réponse 71120
75342 Paris CEDEX 07.