Basaburuko Saskiako kontsumitzaileak biltzea eta "baserri" kultura sustatzea
Gure elkartea 2006ko azaroan sortu zen. Bere helburuak eta aktibitatea "BASABURUKO SASKIA" GIErekin hertsiki lotuak dira, beren produktuak zuzenean saltzen dituzten ekoizleen elkartea (barazkiak, arrautzak, haragia...).
BASABURUKO LAGUNAK helburuak
BASABURUKO SASKIA sareko kide kontsumitzaileak kolektiboki antolatzea :
- Sareko orientabide orokorretako solaskide eta partaide izatea,
- Sareko laborari ekoizleen "bazkide" gisa gehiago inplikatzea, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko loturak eta trukeak garatzea, batez ere "egiten jakitearen" transmisioaren inguruan,
- "Landa" kultura bat sustatzea hiri edo hiri inguruetan bizi diren eta laborantxa eta landa munduarekin lotura hori atxiki nahi duten jendeen artean
Gure aktibitateak
- Informazioa eta sentsibilizazioa kide edo publiko ezberdinei, laborantxa iraunkor baten eta hurbileko trukeen inguruan,
- Bazkideendako etxaldeen eta laborantxa instalazioen bisiten antolaketa,
- Kultur eta gastronomia aurkikuntzak uztartzen dituzten ateraldiak
Animazioak
Urtean bi aldiz, elkarteak bidezko merkataritzari dagokion salmenta antolatzen du bazkideentzat, entrega egunean, elkarteak gaikako gaualdiak proposatzen ditu hizlariekin. Gauak jendearentzat irekiak.
Kontaktua
BASABURUKO LAGUNAK
HARANEA Basaburu – 64250 ITSASU
Emaila : basaburukolagunak@orange.fr
Maialen Ospital – Haranea etxaldea – Basaburu Itxassou – Telefonoa : +33 (0)5 59 29 74 78