Herriko zentroa gizarte ekintza

CCAS-ren misioak eta osaketa

CCAS herriko erakunde publiko administratibo bat da, auzapeza duena buru eta administrazio kontseilu batek kudeatua. 

Administrazio kontseiluan 17 pertsona dira: 

  • Auzapez jauna,
  • 8 aulki herriko kontseiluko ordezkariek okupatuak eta
  • 8 aulki kontseiluaz kanpoko jendeek okupatuak.

Administrazio kontseiluaren osaketa

  • Lehendakaria: HIRIBARREN Mizel
  • Lehendakari ordea: OSPITAL Maialen 
  • Administrazio kontseiluko kideak: 
    • AGUERRE Pantxika
    • AGUERRE Marie-France
    • AGUERRE BOUVIER Nathalie
    • ALFONSO Jean
    • BISSEY DAGORRET Corine
    • CAUSSADE Emmanuelle
    • CROC Laetitia
    • ETXAMENDI Nicole
    • ETCHEMENDY AGUERRE Maialen
    • EYHERABIDE Arantxa
    • IRIQUIN Pantxika
    • ITURBURUA Marie Hélène
    • ITURBURUA Jean Paul
    • MACHICOTE POEYDESSUS Denise
    • MURILLO Ainhoa

Administrazio kontseilua zenbait aldiz urtean biltzen da.

Administrazio kontseiluak hartu deliberamenduak ikusi

CCAS-ren misioak

CCAS-k gizarte prebentzio eta garapen egintza orokor bat eramaten du herrian.

Laguntza sozial txosten desberdinen osaketa

  • Ezindura txartelaren galdetzea, aparkatzeko ikurrena, Adulte Handicapé diru laguntzarena
  • Etxeko edo bizitoki bat ukaiteko laguntza sozialaren galdetzea
  • Autonomiarako laguntza pertsonalizatuaren galdetzea: departamenduak eman diru laguntza etxeko laguntzaile edo bizi laguntzaile baten enplegatzeko

Gertakari antolaketak eta sentsibilizazio ekintzak

  • Adinekoen urteroko oturuntzaren antolaketa
  • Eguberriko paketeen moldatzea
  • Bide sekuritateari sentsibilizazio ekitaldiak
  • Eztabaida gaualdiak
  • Gazteentzako aisialdi aktibitateen antolakuntza.

Larrialdi kasuetan, lotura atxiki herriko erregistroarekin

Kontaktua atxikitzeko, herriko erregistro bat idekia da CCAS-n, arreta berezi bat ukaiteko une larri horietan, arduradun edo hautetsi batek erregistro horretan izena emana duen pertsona kontaktatzen ahal du telefonoz, ontsa dagoela segurtatzeko.

Erregistro horretan izena ematea urririk da, zuhaurrek edo beste norbaitek zuretzat galdetzea aski da (familiako batek, laun batek...).

CCAS-ko permanentziak

CCAS-ko barne permanentziak

  • CCAS-ko idazkaritza: Pascale AMESTOY
    Hitzordua hartzeko herriko etxeko idazkaritza deitu 05 59 29 75 36 zenbakir
  • Afera sozialen hautetsia: Maialen OSPITAL
    Hitzordua har herriko etxeko idazkaritza deituz 05 59 29 75 36 zenbakir

Kanpo permanentziak

  • Gizarte laguntzailea
  • Araubide orokorr

ACHIGAR anderearen permanentzia
Hitzordua hartuz Kanboko Zerbitzuanitzeko zentroaren 05 59 93 50 50 zenbakira