San Josep eskolak antolaturik Itsasuarrak elkartearekin, gerezi pestaren karietara.
1976an sortua, Otxalde taldeak euskal konposizio gehienak kantatzen eta jotzen ditu, baita tradizional batzuk ere, maite dituzten gaietan: ekologia, haurtzaroa, askatasuna, anaitasuna, nostalgia, hizkuntza, maitasuna, umorea, emigrazioa. Testuak taldean Beñat Eyherabidek konposatuak dira, beste batzuk Itxaro Borda, Xan Errotabehere, Jose Antonio Artze, Joanes Oxalde (XIX), Jean Barbier (XIX, XX) egileen laguntzarekin. Musika gehienak taldearen baitan eginak dira eta inspirazioak bat egiten dute (hemengo eta kanpoko musika, Ekialdeko Lurraldea, Country, Hego Amerika, Celta...).
Otxalde izena bertsulari postari, aduanazain edo kontrabandistaren omenez dator, Beskoitze gatzagetako meategietako aduanan 19aren bukaeran izendatua izan zena.