Turismorako bizitegi egokitu edo arrotz logela baten deklaratzeko

Turismorako bizitegi egokitua

Baduzue turismorako egokitua den bizitegi baten alokatzeko xedea. Bizitegi horien alokatzeak biziki arautuak dira. 

Herriko Etxean deklaratzea baitezpadakoa
Hortarako 14004 Cerfa berezia bete behar da. 

Deskargatu formularioa

Arrotz logelak 

Arrotz logela bat edo gehiago ideki nahi duzu.

Turisma arautegiko L324-3 eta D.324-13 artikuluek zehazten dituzte arrotz logelen zabaltzeak. « logela mublatuak dira herritar arrunten egoitzetan kokatuak eta etxetik kanpokoei alokatuak ordainduz gau bakar bat edo gehiagorentzat, doazkien zerbitzuekin. » 

Araudi hauen arabera, ez da haizu bost logela baino gehiago eta gehienik hamabost jende, arautuak direlarik baitaere zerbitzuak (logelaren garbiketa, gosariak eta mihise oihalak, bezeroen harrera bezala. 

Baitezpadakoa da Herriko Etxean deklaratzea (13566-03 Cerfa).

Deskargatu formularioa

Egonaldi zerga

Bizileku-zergaren aitorpena nahitaezkoa da errentari guztientzat. 

Informazio gehiago  : https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/