Errobiko festibala 2025

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2025/07/14tik - 2025/07/20ra

    • Webgunea
    • Helbidea

      Atharri

      64250 ITXASSOU 

    ERROBIKO FESTIBALA 2025 : MUNDU AMESTUAK

    2025ko uztailaren 14 → 20 • Itsasu • Euskal Herria

     

    2025-eko EDIZIOA : BATUTOEN SINFONIA

    Kontzertu, dantza, olerki, arte plastikoak

    Argibide guziak : https://errobikofestibala.net/eu

    Plazer haundi batekin, Ezkandrai elkarteak 2025-eko Errobiko Festibala aurkezten dizu ! Uztailaren 14-etik 20-erat Itsasun iraganen da, ikastaldiak barne. Aurten, gure ardatza “Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia” izanen da. Gomitatzen zaitugu amets eta sorkuntzetan murgiltzeko, amets eta hunki daitekenaren erlazioa experimentateko.

    MUNDU AMESTUAK, ZENTAKO?

    Batutoak, irudimenezko populu hori, Edouard Glissant-ek asmatu zituen. « Gure esperantzek gure ekintzak topatu ez dituzten leku guzietan, Batoutoak beilari ditugu ». 2025-eko edizioak, irudimenen eta errealitateen arteko mugak eta erlazioak galdezkatuko ditu. Musika, dantza, olerkia, ekai-arteen bitartez, Errobiko Festibalak mundu oniriko batera eramanen zaitu, sorkuntzak eta zentzumen ilusioak biziaraziko. 
     

    EGITARAUA

    ·         Uztailaren 14>18 : transmizio ikastaldiak

    Euskal Herriko kantu modala, polifonia (Julen Achiary • Zure botza deskubritu (Marianne Le Tron) •  Georgiako polifoniak (Zoé Perret) •  Txalaparta (Txomin Dhers)

    ·         Uztailaren 17>19, jadanik jakinarazten dizugu etorriko direla : 

    Xiberoa Kantuz Loraturik, mendi eta artzainen kantu, argazki eta elektroakustika,
    Coral Rojo, Andesetako polifonia sorkuntza,
    Trucs, bateria, zintzarri eta ttunttun anplifikatuen bikotea,
    Atrium, Julien Stella // Lina Belaïd // Marie-Suzanne de Loye
    Al Ghar, Laurène Pierre-Magnani // Neige Arnaud
    Rebecca Roger Cruz, Rio Abajo // Errealismo magiko orkestrala  
    Muzungu, dantzaldi afro-nomada : David Merlo // Tatiana Paris // Emile Biayenda eta gomitatuak
    Lurodei, euskal herriko kantu trad/garaikide/progresiboa,
    Tomorrow Is Minimalist, argi haste boreal musikala 
    Crocodile, baletoa, bi dantzari eta bi marimba

    eta beste !