Itsasu herriak hiru ikastetxe baditu:
- Eskola publikoa
- San-Josep eskola pribatua
- Arrokagarai ikastola
Izen emateak zuzenki eskola bakotxean egiten dira.
Ama eskolak eta lehen mailako eskolak
Eskola publikoa
Irakaskuntza elebiduna
Klase orduak
- Astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan
- 8:30etatik 12:00ak arte eta 13:45etik 16:15 arte
Datuak
Zuzendaria: Mathieu VACCARI
- Telefonoa: 05 59 29 75 51
- E-maila: ce.0640919b@ac-bordeaux.fr
San-Josep eskola pribatua
Irakaskuntza elebiduna
Klase orduak
- Astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan
- 9:00etatik 12:00 arte eta 13:45etik 16:45 arte
Datuak
Zuzendaria: Kati BIDART
- Telefonoa: 05 59 29 84 55
- Fax: 05 24 84 29 02
- E-maila: zuzendaritza@sanjosepitsasu.com
- Webgunea: www.sanjosepitsasu.com
Arrokagarai Itsasuko Ikastola
Euskarazko irakaskuntza
Klase orduak
- Ama eskolakoentzat eta lehen urtekoentzat:
- Astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan
- 8:45etik 12:00ak arte eta 13:30etatik 16:30 arte
- Lehen mailakoentzat (lehen urtekoetatik kanpo):
- Astelehenetan, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan
- 8:45etik 12:15 arte eta 13:30etatik 16:30 arte
Datuak
Zuzendaria: Malvina RECALDE
- Telefonoa: 05 59 59 35 22
- E-maila: arrokagarai-ikastola@orange.fr
- Web gunea: https://arrokagarai-ikastola.eus/fr/
Eskoletako jantegia
Antolaketa
Bi zerbitzu:
- Lehen zerbitzua: ama eskolakoentzat 12:00tik 12:40 arte
- Bigarren zerbitzua: CP, CE1, CE2, CM1 eta CM2koentzat 12:50etik 13:30 arte
Kantinan emanak diren bazkariak Kanbon den Jantegi kantinak hornitzen ditu.
Fakturak ordaintzeko
Herriak Familia ataribat plantan ezarri du, honetan ezarriak dira fakturak hilabetero.
Faktura hauek ordaintzen ahal dira:
- diru kentze automatikoaren bidez (kentzeko baimena herriko etxean betetzekoa da),
- txeke edo diru idorrez, Donibane-Lohitzuneko diruzaintzan.
Itsasuko herriak diru laguntza bat plantan jarri du, Familia Kozientearen araberakoa, Itsasun eskolatuak diren haurrentzat, haien legezko-ordezkariaren egoitza Itsasun bada.
2023/2024 urterako prezioak honela finkatuak dira familia kozientearen (FK) arabera:
- FK 600 €-koa edo gutiagokoa baldin bada: 1,00 € apairuka eta ikasleka
- FK 601 € eta 850 € artekoa baldin bada: 2,00 € apairuka eta ikasleka
- FK 851 €-koa edo gehiagokoa baldin bada: 3,60€ apairuka eta ikasleka
Lagundua izaten ahal den familia bakotxak beharko dio herriari bere familia koziente agiria eman, ikasturteko urrriaren 1ean, otsailaren 1ean eta maiatzaren 1ean.
Laguntza hau ez da bateragarria zerbitzu berarentzat emanak diren beste laguntza batzuekin, adibidez departamenduko laguntza.
- Kanpotiko haurrentzako prezioak: 4,30€ apairuka eta ikasleka
- Irakasleentzako prezioak: 5,60€ apairuka eta irakasleka
Arautegia deskargatzeko (pdf - 210Ko)
Jantegi-ren internet gunera joateko
Eskolaldi inguruko harrera
Eskolaldi inguruko harrera Familia ataritik kudeatua da.
Familia atarira joateko zuzenean (sareko plataforma)
Zure haurrak ITSASUko eskola batean (izanen) dira?
Oraindanik, zure kontu pertsonal sekurizatutik egiten ahal dituzu desmartxa administratiboak, ordenagailu, tauleta edo telefono baten bidez:
- Zure datu pertsonalak ikusi eta eguneratu
- Jantegiko apairuak ezeztatu, beharrez
- Jantegiko eta haurtzaindegiko fakturak eskuratu
Ez dut oraino espaziorik Familia atarian
- Heldu berri gisa, ITSASU herriko Haurtzaro zerbitzuak ez zaitu ezagutzen? Harremanetan sar zaitez herriko etxearekin zure espazio pertsonala sortzeko.
- Familia ataria sareko zerbitzu bat da, ez dena konpatible pantaila irakurtzaileen gisako laguntza teknologiko sistemekin.
Zailtasunak baldin badituzu, gure zerbitzuek lagunduko zaituzte desmartxetan.
Herriko etxeko zerbitzuak kontaktatzen ahal dira zenbaki honetan: 05 59 29 75 36 edo emailez: accueil@itxassou.fr.