Familia egonaldi berritzailea
Otsailaren 21ean, ostiralez, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete egituretako kideak Baionan elkartu dira “Famili’on egonaldi” ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko.
Egitaraua:
- Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira.
- Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira.
- Arrats batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak.
Helburuak:
- Guraso eta haurren euskara maila hobetzea,
- familien hizkuntza ohiturak aldatzea,
- euskararen eta euskal kulturaren bidez, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzea.
Prezioak:
- 300€ eta 650€ artean, haur kopurua eta formularen arabera.
- Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.
Izen ematea: Martxoaren 15era arte (larunbata), AEK-rekin kontaktuan sartuz telefonoz (06.03.20.50.10) edo e-mailez (ikastaldi@aek.eus).