Gazteak

Euskal herri misio lokala

Itsasu herriak konbenio bat izenpetu du Mission Locale Avenir Jeunes Pays basque elkartearekin. Honen bidez, elkartea engaiatzen da 16 eta 25 urte arteko gazteen sartze sozial eta profesionala errexteko iniziatiba eta ekintza guziak lagundu, sustatu eta koordinatzera, lehentasunez jende behartsuenak kontutan hartuz.

Ez bazira gehiago eskolatua eta laguntza behar baldin baduzu orientabide bat, formakuntza bat, aldizkako kontratu bat edo lan bat aurkitzeko, Mission Locale Pays basque elkarteak laguntza proposatzen ahal dizu zure ibilbidean zehar. 

Telefonoz kontaktatzen ahal gaituzu zuzenean edo herriko etxean xehetasunak hartzen ahal dituzu eta hitzorduak finkatzen ahalko ditugu zure beharrak ezagutzeko eta laguntza hasteko.

Kontaktatzeko

  • Itsasutik kontaktatzeko pertsona:
    Maialen Carrere, 07 86 83 88 27 zenbakira

Ez dudatu, Mission Locale Pays basque hor da zure laguntzeko!

Diru laguntzak

11-25 urte dituztenentzako laguntza publiko guziak zein diren jakin!

Pirinio-Atlantiko departamentuak deskargatzen ahal den gidaliburuan bildu ditu 11-25 urte dituzten gazteen aldeko laguntza publiko guziak: 

  • formakuntzak,
  • ikasle laguntzak,
  • bizitegia, etab

Informazio gehiago ukaiteko

Crous

CROUS sareak ikasleen bizi eta lan baldintzak hobetzea bilatzen du, batez ere diru laguntzak, ikasleen bizitegiak eta ostalaritza unibertsitarioa kudeatuz.

CCAS aisialdi aktibitateak

Eskola opor garaian, CCAS-k aisialdi aktibitateak proposatzen ahal dizkie 12-15 urteko haur eta nerabeei, lehentasuna emanez herrian bizi direnei.

Oporraldi bakotx, programa familiei helarazia zaie eta webgune honen atarian zabaldua.

Aktibitateen denboran, animatzaile diplomadunek edota kalifikatuek zaintzen dituzte haurrak.

Beharren arabera, haurrak autobusez eramanak izaten ahal dira, aktibitateen lekuetarainoko joan-jinak egiteko.

Halabeharrez, proposatua izan den programa moldatua edo ezeztatua izaten ahal da.

Xehetasunak eta erreserbatzeak herriko etxean, 05 59 29 75 36 zenbakian.

Eskola garraioa

Kolegiotik lizeoa arte, eskola garraioa Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen du.

Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean aurkituko dituzu informazio guziak izen emateari buruz, ibilbideei eta prezioei buruz: https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre/se-deplacer/le-transport-scolaire

Gaztearen gidaliburu

Gaztearen gida deskargatu (pdf - 428Ko)