Martxoaren 19an, HABIA enpresen gunea ideki da Itsasuko Errobi-Altzuieta aktibitate eremuan, Euskal Hirigune Elkargoak gidaturik.
Enpresentzako gune berri bat ideki da 2023ko martxoaren 19an Itsasuko Errobi-Altzuieta aktibitate eremuan. HABIA-k enpresa mintegi bat eta elkarren ondoan lan egiteko espazio bat dauzka.
Plaketa deskargatzek (pdf - 4Mo)
Informazio gehiago ukaiteko
- Enpresa mintegiari buruz:
Émilie LAY e-mailez: e.lay@communaute-paysbasque.fr edo telefonoz: 06 13 40 27 44 eta 05 59 93 65 94 - Elkarren ondoan lan egiteko espazioari buruz:
e-mailez: info@anderenahia.asso.fr edo telefonoz: 06 77 66 82 26
Enpresa mintegia
Enpresa mintegian (100 m² bulego eta 350 m² ateleria) izanen dira sortzaileak eta enpresaburu gazteak eta elkarren ondoan lan egiteko espazioan – lehena baserri gune batean – izanen dira beren kontu ari diren langileak, telelangileak, ikasleak, lana xerkatzen duten jendeak... Gune berezitu eta egokitu hori 3 urte baino gutiago duten enpresentzat da, beren aktibitatea pixkortzen laguntzeko. Profesionalen artean trukatzeko posibilitatea ematen du, enpresek behar dutenari buruzko laguntza. 5 bulego eta 4 ateleria mublatu alokatzen ahal dira, zerbitzu batzuekin, gorenaz 3 urtez.
Elkarren ondoan lan egiteko espazioaren abantailak
Elkarren ondoan lan egiteko espazioa langile ibiltarientzat, beren kontu ari diren langileentzat, telelangileentzat, lana xerkatzen duten jendeentzat, ikasleentzat da.
Andere Nahia elkarteak kudeatuko du, hau izanez programa:
- Tailer parte-hartzaileak,
- Ko-garapen bilkurak,
- Gertakariak,
- Animazioak.
Espazioa partekatuko duten langileentzat formula batzu posible dira:
- noizbehinkakoa,
- hilabetekoa,
- urtekoa.
Komunean diren zerbitzu frango proposatuak dira bestalde, jario oso gorako telekomunikazioa adibidez (50 Mbit arte, simetriko eta segurtatuak).
Jendeek beren enpresaren egoitza hor izatea hautatzen ahal dute ere (30 euro TTC hilabeteka).
Gainera, alokatze sistema bat plantan ezarria da, noizbehinka lekua behar duten tokiko eragileentzat.