Natura 2000
Eraikitzen ari diren artikulua
Erreserba naturala
Eraikitzen ari diren artikulua
Labaki sua
Labakitze suak legalki urriaren 15a eta ondoko urteko martxoaren 31ren artean egin behar dira (mendi guneetan apirilaren 30a arte egiteko parada bada).
Labaki suen Herriko Batzordeak labakitze galde guziak aztertu nahi dituenez, jende interesatuak gomitatuak dira beren eskaera Herriko etxean uztera.
Mendietako suek ahalbidetzen dute:
- Abere tropek beharrezkoa duten belarra berriz haztea
- Mendi ibilaldi eta beste aktibitateentzako sargiak idekitzea
Labaki suak:
- Urritik martxora nagusiki
- Hazleek, herriek, zerbitzu teknikoek eta estatu zerbitzuek kolektiboki antolatuak
Basajaun-en aholkuak garai horretan sekuritatean ibiltzeko
- Goizean, Herriko etxea deitzen dut jakiteko non diren suak.
- Gune batean, ikusten badut mendiko su bat seinalatzen duen panel hori bat, ibilibidez aldatzen dut.
- Hori eginik ere labaki su batean hartua banaiz:
- Kalme egoten naiz
- Ketik urruntzen naiz: arrisku larriena hau baita (itotzea)
- Ez naiz eskapatzen goiti doan su baten aitzinean, ni baino lasterragoa izanen baita
- Ez badut hauturik, su-pareta zeharkatzen dut, arinena den lekuan, jada errea izana den aldera joateko. Hori egin aitzin, jantzi sintetikoak kentzen ditut (trikotak, jantzi polarrak), arras sua lotzeko errexak baitira
- 112 zenbakia deitzen dut
Informazio gehiago ukaiteko
- Sentsibilizatze afitxa deskargatu (pdf 315Ko)
- Internet gunea begiratu: www.jaimelagriculture64.fr.
- Bideoak ikusi (bideoak ez dira eskuragarri):
- Frantsesez: https://www.youtube.com/watch?v=1WJk2vee8Ko
- Euskaraz: https://www.youtube.com/watch?v=niGfzTScJFs
- Elementu nagusiekiko bertsio laburra: https://www.youtube.com/watch?v=wtgqtB9mT8E