Itsasuarrak

Sailak/Tags
  • Telefonoa

  • E-mezua

ITSASUARRAK 1901 Loi elkartea da, 1952an prefeturan eratua eta izendatua. Ondoko eremuetako aktibitateen praktika eta animazioa antolatzen duten ataletan egituratua da : 

Kirol jarduerak

  • PELOTA
  • GIMNASIA
  • ZIKLOTURISMOA

Kultura / Dantzak / Besta

  • GEREZIKO BESTA
  • ATAITZE TALDEA 
  • ATHARRI EZKER PARETA

Jarraitu gure berriak 

Bere harrera gaitasunek ITSASUARRAK ekimen, ekintza edo proiektu anitzen sostengatzera eramaten dute, herriko biztanleen eta ITSASASSOUren izen onaren arteko lotura mantentzen eta garatzen laguntzen duten heinean. 

Elkarteak "gazteria eta herri hezkuntza" homologatua da, bere balio hezitzailea aitortzen duen kalitate zigilua. Baliagarria suertatzen denean, bere praktiketan sartzen diren federazio ezberdinei (kirol edo beste) atxikia da. Elkartearen gobernantza demokratikoa da. Bere buruzagiak hautatuak dira.  

Biltzar Nagusiak, elkartearen erabaki eta kontrol organoak, elkartearen norabide nagusiak erabakiko ditu. Kide guztiak gomitatuak dira.  

Bulegoak elkartea administratzen eta kudeatzen du, elkartearen xedea eta AGren erabakiak errespetatuz; bere kideek beren borondatez hartzen dute beren kargua. Atal guztiak ordezkatuak dira eta orientabideak zehazten laguntzen dute. Erabakiak kolektiboak dira.

Elkarteko kideak izan daitezke :

  • Elkarteko atalen erabiltzaileak (elkarteko zerbitzuen erabiltzaileak)
  • Beren parte hartze iraunkorra edo puntuala ekartzen duten boluntarioak (sekzioen kokatzea, tradizioen transmisioa, beren esperientziaren transmisioa...) 
  • Elkarteko adiskideak (elkartea sostengatzen dutenak edo noizbehinkako parte hartzea ekartzera eramanak direnak)

Bulegoko kideak 

Lehendakari : Philippe LACOUADE

Kontaktuak

  • Lehendakari : Philippe LACOUADE 06 89 20 29 70
  • Errserbak Atharri gelarentzat : Anne Marie ETCHEBARNE : 06 24 51 61 50