2026ko edizioa Itsasuko itzulia

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2026/09/13

    Irailaren 13an Itsasuko itzulia izanen da Itsasun. 

    Betiko Itsasuko itzulia irailaren 13an. 2025ekoa bizipoz eta elkartasunez bezala emaitza ikusgarriez betea balin bazen, aurtengoan kirola eta harremanaren inguruko ekitaldia ezagutu behar liteke. 

    Egitarauan diren lasterkaldiak 

    Beste urtez bezala, bi ibilbide oroitgarri

    28 kilometra luze eta 1570 metra gora behera, ibilbide dorpe eta basa, mendiko balentriak gostukoak dituztenentzat.

    16 kilometra luze eta 825 metra gora behera, ibilbide dinamikoa eta atsegina. Itsasuko itzuliaren saihets ezineko ibilbidea, oinezkariekin partekatzen dena : motzagoa bainan erritmoz betea eta ikusgarria.

    Oinezkarien egitaraua 

    Maila ezberdinei eskainiko zaizkie ibilbideak

    16 kilometrakoak lasterkarien ibilbide berdina gorago agertu bezala

    10 kilometrako ibilbidea eztiago, herriko bazterren ikuskatzeko parada atsegina.

    Lau ibilbide horietan bakotxak bere gostukoa kausituko du.

    Indar guziak emanik mendian, partaideak gelditzen ahalko dira entrekosta patata frita plateraren itzulian, elgarbizitza une azkarra bilakatua baita apairu hau.

    Beste behin, antolaketzaileek badute mentura beste urtez bezala biltzeko baitezpadakoak eta irripartsu etortzen diren 70 bolondresak,  baita diruz laguntzen duten betiko enpresa partaidek.

    Lasterkari, oinezkako, sustengatzaile : Itsasuko Itzuliako taldeak ematen dizuete hitzordua 2026garren urteko ekitaldiarentzat, gogoz eta umorez beterik.