Joan-etorriak: autobusez, treinez eta taxiz

Zure joan-etorriak egiteko eskaintza berri bat... autobusez

Txik Txak sareko bi lerro: 57 eta 59 lerroak aldatu dira, orain 27 eta 28 dira

Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasunen Sindikatak autobus garraio zerbitzu bat plantan ezarri du Errobi eskualdean, Itsasu eta Kanbo herrientzat.

Txik Txak sareko bi lerro Itsasu eta Kanbotik badira :

  • Kanboko Arnaga eta Behereko Plaza artean, 27 lerroa autobus geltokian, trein geltokian, herri-zentroan, ikastetxeetan eta bizitegi auzoetan gelditzen da.
  • Itsasuko pilota plaza eta Altzuieta artean, 28 lerroa bizitegi auzoetan, Kanboko herri-zentroan eta ikastetxeetan gelditzen da. Lotura egiten du 57 lerroarekin Kanbon, ur-onetako zubian.

27 eta 28 lerroen ibilbideen ordutegi eta xehetasunak ikusteko fitxak


Informazio guziak ikusten ahalko dira:

  • Gelditze lekuen hagetan,
  • Herriko etxeetan eta 
  • Internet gune honetan: www.txiktxak.fr

Baiona-Garazi treinbidea

2019ko abenduaren 15etik, Baiona-Donibane Garazi treinbideko zerbitzua bikoiztua da. Bidaiariek 4 lotura berri erabiltzen ahal dituzte Baiona eta Kanboren artean.

Lotura hauek gehitzen zaizkie jadanik badiren Baiona-Donibane Garazi arteko 4 joan-jinei.

Informazioak ukaiteko: https://www.ter.sncf.com/nouvelle-aquitaine

Taxi informazioak

  • TAXI LARRONDE Thierry TT
     06 75 67 52 60
    • Distantzia orotako garraioak – Partikularrak eta medikalak
    • Erien jarririko garraio hitzartuak
  • TAXI CO & CO
    Corinne Couette
    06 19 86 54 65
    • Distantzia orotako garraioak – Partikularrak eta medikalak
    • Erien jarririko garraio hitzartuak