Kultura

Ateka, herriaren aipamen zentroa

Artzamendi hotel ohiaren arraberritzearen baitan, Itsasuk herriari buruzko aipamen gune bat sortu zuen 2006an.

Itsasu herriak berriki erabaki du berriz antolatzea aipamen zentro horren barnea, erakargarriagoa izateko, dinamikoagoa, gehiago jakin nahi duten bisitarientzat.

Proiektua da berriz zentratzea ITSASU gure herriaren memorioan eta ondarean, euskarri berri batzuekin (paretetako panelak, pantailak, maketak...), eta orori idekia.

Helburuak hauek dira:

  • Herritarrei beren lurraldeaz eta herriko ondareaz berriz jabetzeko ahala ematea, haren historian eta haren eremu naturalen aberastasunean oinarrituz.
  • Denei herrian eta haren lurraldean ibiltzeko gogoa ematea, hobeki ezagutzeko, preziatzeko eta bertan hobeki bizitzeko gisan.
  • Herria baikorki aipatzea bisitatu nahi luketenei, ITSASUri bereziak zaizkion gai sendoetan oinarrituz.

Sarrera urririk.

Argibide orria deskargatzeko (pdf - 9Mo)

ATEKA espazioari datxekion KRAKADA Pastizategi Te saloin Brunch-ean preziatzen ahalko dituzue euskal pastiza, bixkotxak edo ardi gasnaz eta gerezizko erreximentaz osatua den euskal krakada.

Idekitze orduak

  • Astelehenetan, ostegunetan, larunbatetan: 10:00 – 18:00
  • Ostiraletan: 10:00 – 21:00
  • Igandeetan: 10:00 – 14:00
  • Astearte eta asteazkenetan hetsia.

Kontaktua

ATEKA herriaren aipamen zentroa
ITSASUko plaza
Tel: +33 (0)5 59 29 75 36

Liburutegia

Itsasuko herriko liburutegiak bere internet gunea badu!

Berritasun guziak, informazio praktikoak, katalogoa, helbide honetan ikusten ahal dituzu : 

www.bibliotheque-itsasu.fr

Ordutegia

  • astearte arratsaldeetan 14:30etatik 18:00ak arte eta
  • asteazkenetan 9:00etatik 11:45 arte eta 14:00etatik 16:30 arte

Urteko harpidetza 8,00€-koa da familiaka, liburu zerrenda aberats eta maiz eguneratu eta berritu baten eskuratzeko parada ukanez. Herriko funtsa osatzen dute departamenduko liburutegiko maileguzko liburuek. Irakurle bakoitzak 1-5 liburu mailegatzen ahal d(it)u, 30 egun barne itzultzekoak, denek liburuez goxatzeko gisan.

Oporretan bazirezte liburu batzu mailegatzen ahal dituzue urririk. 25,00€-ko berme bat galdegina izanen zaizue, oporren bukaeran itzulia izanen zaizuena.

Lekuan berean liburuak libreki eta urririk begiratzen ahal dira.

Kontaktua

Tel: +33 (0)5 59 29 75 36
E-maila: biblio@itxassou.fr