ITSASUKO gerezia
Itsasuko ekoizpen ezagunena gerezia da; laborari gazteek bultzatu zuten, berriz, orain dela urte zenbait.
Hiru gerezi mota dira :
- Peloa :
Gerezi beltza, maiatz hondarrean ontzen dena, gozoa - Xapata :
Gerezi arrosakaragoa, zapore garratzaxeagokoa. Ekain hastapenean ontzen da. - Beltxa :
Gerezi beltz iluna; ekainaren hastapen edo erditsutan ontzen da.
Xapata elkartea Itsasuko eta inguruko herrietako zenbait ekoizleen biltze batetik sortu zen; asmoa gerezi mota zaharrak atxikitzea zuten.
Aipatzeko zenbait ekintza :
- Gereziondoak landatu dira; orotara 4000 inguru zuhamu
- logo bat sortu da
- Itsasuko gerezia sormarka sortu da
- seinaletika berezia eta etiketak eman dira lekuetan, kontsumitzaileak produktuen jatorria eta kalitea ezagun ditzan
- materiala elkarrekin erosi dute
Gerezia atxikitzeko bide honetan, baratze-zaindegi bat garatzen ari da Xapata elkartea, Herriko Etxearen sostenguarekin.
Gereziondo baratze honek :
- xertatze, arradatze eta zuhaitzen gidatze entseguak egiteko bidea ematen du,
- mota berrien entseguak egiteko lekua da,
- baratze "eskola",
- bisitaleku bat da
Harremanetarako
XAPATA elkartea
- Lehendakaria : Maryse CACHENAUT
06 77 00 16 41 - Web gunea : www.cerise-itxassou.com
Laborantzako tresnak Baliatzeko kooperatiba
ITSASU herrian, LAPURDI TTIKI kooperatiba dugu. .
Zein da Laborantza Tresnak Baliatzeko Kooperatiba baten egitekoa ?
Laborariak laguntzen ditu, elkarren artean partekatu baliabideak haien eskuz ezarriz, haien garapen ekonomikoa eta aktibitatearen hobetzen eta handitzen laguntzen ditu.
Bil Ta Garbi Sindikatuak, urtean behin, laborarien plastikoak biltzen ditu (siloratze estalkiak, mintz bilkariak eta berotegietako mintzak). Bilketa Pirineo Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluarekin, 64ko Laborantza Ganbararekin, Laborantza Tresnak Baliatzeko Kooperatiben Federazioarekin, Euskal Laborantza Ganbararekin et Credit agricole-rekin lankidetzan egiten da.
Kontaktua
- Helbidea :
CUMA LAPURDI TTIKI
Zone Artisanale ERROBI
64250 ITXASSOU - Lehendakaria : Peio IRIQUIN
05 59 29 29 83
Gasna bideak Euskal Herria zeharkatzen du
Bide horrek esne osoz egin gasna tradizionala ezagutzeko aukera eskaintzen du, bai eta ekoizleekin mintzatzeko ere.
Panelen bidez seinalatuak dira dastatze, bisitatze eta salmenta etapak.
Etapa horien artean, ITSASUn badira bi Ossau-Irati sormarkadun gasna ekoizle.
ANTXONDOA baserria
- Gasna ondu berri-berritik gasna idorreraino
- Itsasuko gereziz etxaldean egin erreximenta naturalak, jelegarririk gabekoak, gazi-gozo eta chutneydunak.
Harreramanetarako
Idekia egunero :
- Astearte ostiralera 10'30 etatik 12'30tara eta 15'30etatik 18'30tara
- Salbu asteazkenetan 15'30etatik 18'30tara
Harrenamaneak
Mirentxu ELISSALDE PARACHU
- Helbidea :
GAEC ANTXONDOA
534 Antxondoa
Garaziko errebidea
64250 ITSASU - Coordonnées GPS : 43.333206, -1.304486
- 06 45 56 26 39
- Emaila : mirentxu@antxondoa.eus
- Web gunea : https://www.antxondoa.eus
ETXEBERRIA baserria
Stephane eta Maryse etxaldean hazten dira Manech arrazako ardi ilegorriak eta Ossau-Iraty AOP gazta ekoizten dute. Itsasuko herrigunetik hurbil dago, itsasoaren eta mendiaren artean, eta baserrian eskuz bildutako gerezi marmelada ere ekoizten dute. Atsegin handiz dastatuko dituzue tokiko gerezi mota ezberdinak eta ardi gazta gutxi gorabehera findua!
Zuzeneko salmenta.
Harrera
- Maiatzetik urrira 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
- Urteko gainerako egunetan, hitzordua eskatuta.
Kontaktua
- Helbidea :
EARL URSUMU
Basaburuko errebidea
64250 ITSASU - Coordonnées GPS : 43.332170 / – 1.417247
- 05 59 29 91 42 edo 06 77 00 16 41 edo 06 33 77 69 98
- Weg gunea : https://www.basaburukosaskia.eu/
AROZTEGIA baserria
Aroztegia etxaldeak AOP Ossau-Iraty / Laborantza Biologikoa ardi gazta ekoizten du eta bere ekoizpenak dibertsifikatzen jakin du Itsasuko Basaburuko Saskia saski kolektiboaren bezeroen eskariari erantzuteko. Dibertsifikazio horri esker, laborari berriak ezarri dira etxaldean.
Ezpeleta AOP piper hautsaren salmenta.
Harrera
Idekia 9'etatik 12'30ra eta 15'etatik 18'30ra
Kontaktua
- Helbidea :
1174 Basaburuko Errebidea
64250 ITSASU - GPS : 43.331306 / -1.425329
- 06 74 16 74 54 ou 06 35 29 79 19
- Emaila : gaecaroztegi@gmail.com
- Web gunea : https://www.basaburukosaskia.eu/
Jatorri sormarka kontrolatuko Biperra
1997ko apirilean onartu zuen Jatorriaren eta Kalitatearen nazio Institutuak (INAO) "Ezpeletako Biperra" jatorri sormarka kontrolatua "Piment d'Espelette-Ezpeletako biperra".
Ezpeletako biper ekoizleak kooperatiban bildu dira. Ekoitze eremuak 10 herri biltzen ditu : Zuraide, Larresoro, Ainhoa, Uztaritze, Itsasu, Haltsu, Jatsu, Kanbo, Ezpeleta, Senpere.
Ezpeletako biperra jatorri sormarka kontrolatuan 3 produktu ditugu :
- hautsa
- soka
- biper freskua
ITSASU hainbat ekoizle ari dira "Ezpeletako biperra" ekoitzen :
- Web gunea : https://www.pimentdespelette.com/