Lehen haurtzaroa

LEKUONEAN haurtzaindegia

Haurtzaindegiaren aurkezpena

LEKUONEAN haurtzaindegiak 25 haur errezibitzen ahal ditu, 2,5 hilabe dituztenetik eskolan sartu arte. Itsasun da, eskolen ondoan. 

Egitura idekia da astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 18:30ak arte.

Zure haurra nahi baduzu haurtzaindegian ezarri, haren izena emateko konektatu beharko duzu EHE-ko leihatila bakarrean: https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/enfance-et-jeunesse/la-petite-enfance/pre-inscription

Kontaktatzeko

  • Telefonoa: 05 59 08 60 19

Lehen haurtzaroko laguntza

Zer da lehen haurtzaroko laguntza?

Informazio eta laguntza zerbitzu bat da, urririk:

  • Familientzat
    • Beren haurren atxikitzeko molde baten kausitzen laguntzeko
    • Haien laguntzeko enplegatzaile gisa (desmartxa administratiboetan, legedia mailan...)
  • Haurtzain onetsientza
    • Haien segitzeko eta sustengatzeko beren lanean
    • Harrera eskaera eta eskaintza zerrendatzeko
    • Haien laguntzeko legedia mailan, estatusetan

Céleste elkarteak du kudeatzen zerbitzu hori, elkartea Euskal Hirigune Elkargoak eta Familia Laguntzen Kutxak du diruztatzen. Animatzaile batek xehetasunak ematen ahal ditu nahi dituztenei.

Haren kontaktatzeko edo hitzordu baten finkatzeko, deit ezazu 05 59 59 63 36 zenbakia, asteleheenetik ostiralera 9:00ak eta 12:00ak artean. 

Haurtzain onetsiak

Laguntza Familial eta Sozial elkartea duzu egokiena haurtzain onetsi baten etxean haur gazte baten harrera finkatzeko.

Izan ere, aholkatzen diegu familiei kontaktuan sartzea lehen haurtzaroko laguntzako animatzailearekin, informazio eta laguntza zerbitzua ukaiteko