MENDI JAKITATEAK – Euskal mendian antzeak transmititzea sustatzeko

Sailak/Tags
    raz

    Proiektu-deialdia zabalik, 2025eko irailaren 28 arte

    Mendi Batzordearen ekimenez, Euskal Hirigune Elkargoak 75.000 euroko aurrekontua duen “Mendi Jakitateak” proiektu-deialdia zabaldu du 2025ean.

    Helburua: euskal mendiari buruzko antze eta trebetasun espezifikoak zaindu, nabarmendu eta transmititzea –jarduera ekonomikoekin (artisautza, mendiko artzaintza, oihangintza eta abar) zein kulturarekin eta bertako ondarearekin (hizkuntza, dantza, kantua, antzerkia, kirolak eta aisialdiak, arkitektura eta abar) lotutakoak

    Laguntza galdegin dezaketen hartzaileak: Edozein tokiko egiturek aurkez dezake hautagaitza: elkarte, Herriko Etxe edo erakunde publiko, enpresa, sindikatu, ikastetxe eta abarrek. Aldiz, partikularrak ez dira hautagarri.

    Laguntza galdegin dezaketen proiektuak: Proiektuek Euskal Mendiaren lurraldean (111 udalerrien perimetroan) eta 2026ko abenduaren 31 baino lehen eginak izan beharko dute.

    Dirulaguntza: Inbertsio eta funtzionamendu gastuak diruz laguntzen ahalko dira, proiektu bakoitzeko gehienez 5.000 euroko laguntzarekin.

    Egutegia: Hautagaitzak posta elektronikoz bidali behar dira irailaren 28 arte montagne.paysbasque@communaute-paysbasque.fr helbidera, inprimaki eratxikia behar bezala bete eta sinatuz.

    Hautagaitzak urrian aztertuko ditu epaimahai parte-hartzaile batek. 2025eko abenduan jakinaraziko dira behin betiko emaitzak, Euskal Elkargoko instantzia erabakitzaileen  bozketaren ondorioz.

    Argibide gehiago: Araudia eta inprimakia online aurki daitezke hemen: https://www.communaute-paysbasque.fr/aides-et-financements/aide-et-financement/appel-a-projet-mendi-jakitateak-2025