2026ko martxoaren 8an, igandez, 9:00etatik 13:00etara, Euskal Elkargoak "Zero Hondakinen Errobia" -ren 11. edizioa antolatzen du, hondakinak oinez, rafting edo kayak bidez biltzeko goiz bat, Errobi ondoan. Bolondresek martxoaren 5era arte eman dezakete izena.
Aurten, bolondresek 9:00etan dute hitzordua ondoko bi eremuetan :
· Garaziko Jai Alai tokian, Azkarate eta Ortzaitze artean oinez edo raft eran garbitzea
· Haltsuko geltokiko aparkalekuan, oinez garbiketa Larresoron
Parte hartzeko baldintzak:
· Poltsak eta eskularruak hornituak dira.
· Raft eta kayak: igerian jakin behar da eta gutxienez 12 urte izan. Oihala eta bainujantzia ekarri.
· Oinez: botak eta ordezko jantziak.
Izena emaitea posible da martxoaren 5a arte, ondoko loturaren bidez. Garbiketaren ondotik, laguntasun denbora bat antolatua izanen den parte hartzaile guzien artean.
Kide anitzek proposatua den hitzordu bat: Donibane Garaziko, Larresoroko, Haltsuko eta Uztaritzeko herriko etxeak, Errobiko aisialdi baseak (Cocktail Aventure, NCKD Océan & Rivières, Ur Bizia, Arteka, Natura eta Ibaiak), AAPPMA arrantza elkartea, APRN jabeen elkartea, Iturritik elkartea, CPIE Pays Basque eta Obra Hidraulikoen Defentsarako Sindikatua.

