Nortasun agiria / Pasaportea
ITSASUko herriko etxeak ez ditu egiten nortsaun agiriak eta pasaporteak.
Sar zaitez hurbileneko herriko etxeetara zure eskaeraren egiteko :
Tramitea
Behar duzue :
- Lehenik eta behin, ondoko formularioa bete, Frantziako Estatuko nortasun agiriei buruzko gunera konektatuz: https://passeport.ants.gouv.fr/demarches-en-ligne
- Ondotik, hitzordua hartu (https://rendezvousonline.fr helbidean) zure eremuko herriko etxearekin, hatz marken hartzeko behar den materialaz hornitua, zure eskaeraren bururatzeko.
Eman beharreko piezen zerrenda (nortasun agiria eta pasaportea)
- 1 argazki indarrean diren estandarren arabera
- Bizileku izendunaren egiaztagiri bat
- Nortasun agiri bat (lehengo CNI edo pasaportea)
- Pasaportearentzat: zigilu gastuak
Zerrendatzea baitezpadakoa 16 urtetik goiti
Frantses nazionalitatea baduzu, zerrendetan edo erroldan behar duzu sartu 16 urte betetzerakoan.
Urraspide hori linean egin liteke
- service-public.fr webgunean
- Itsasuko herriko etxean
Ekarri beharreko dokumentuak
- Indarrean den pasaportea edo nortasun txartel nazionala
Familia liburu eguneratua
Behin betebehar hori beterik, zerrenda agiria ukanen duzu. Agiri hori zenbait urraspidetan aurkeztu beharko duzu (besteak beste, batxilergorako 18 urte baino lehen izena emateko).
Zerrendatze militarrari esker, Administrazioak defentsa eta herritartasun jardunaldira (DHJ-JDC) dei zaitzake; jardunaldi horretan, DHJ-JDC horretan parte hartu izanaren banakako agiria jasoko duzu.
Informazio gehiago
Hauteskunde zerrendetan izen emaitea
Urrats hunek bidea idekitzen die frantses eta europar herkideeri herriko etxetako bozka zerrendetan izena emateko Frantzian bozkatu ahal izateko. Hemezortzi urte izatea baitezpadakoa da.
Bozka zerrendetan izenaren emaiteko sarbideak :- Herriko etxeko harreran hiru hilabete baino gutiagoko bermea duen bizitegi
ageriarekin, eskatzen duenaren nortasun agiriarekin.
Munissez-vous du formulaire sur https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/R16024 - Service-public.fr internet gunearen
Bidez bozkatzen ahal duen herritar bakotxak ikusten ahal du zerrendetan ekarria denez. Hortarako aski da adieraztea bere izen deiturak, herria, seksoa eta sorteguna (service-public.fr )
Imatrikulazioa eta gidetzeko permisa
Ibilgailu matrikula agiria : https://immatriculation.ants.gouv.fr