GEUZko bero handiko erregistroa 

Sailak/Tags
    raz

    Egunetako bero handiaren kari, ITSASUko GEUZ-k arriskupeko pertsonen erregistro izendatze bat sortu du. GEUZ-k jarraipen erregular bat segurtatzen du pertsona bakartuentzat, izan adinagatik, urritasunagatik edo bizimolde berezi batengatik ahulduak direnentzat. Bero handiko garai honetan, zu ere izena eman zaitezke edo zure hurbileko bat izena eman dezakezu GEUZ-ra hurbilduz, telefonoz 05 59 29 75 36 edo mezu elektronikoaren bidez population@itsasu.eus . Adierazi beharko duzu zure edo zure hurbilekoaren izena, abizena, telefono zenbakia eta helbidea.

    Behar diren keinuak egin : ordu beroenetan ez atera, ur asko edan (1,5 litro inguru), normal jan. Egunez, hetsi leihoak, belinak eta gortinak. Gauez aireztatu. Erabili haizagailua eta/edo aire girotua. Bustitzen duzu gorputza egunean hainbat aldiz (dutxa, bainua, lanbroa, apaintzeko eskularrua).