2025-2026 sartzerako eskola garraio sarearen prestaketan, SMPBAko (Euskal Herriko-Aturri Mugikortasunen Sindikatua) Kontseilu Sindikalak egutegi bat baliozkotu du, eskola sarearen bilakaera eskaera guzien aitzinatzeko eta bideratzeko (ikus lotuak diren dokumentu eta loturak).
Herritarrek beren antolaketa eskaerak idatziz helarazten ahal dizkiote herriko etxeari 2025eko ekainaren 30a aitzin, zehaztuz:
1. ikasleen izena eta deitura,
2. haien bizilekuaren helbidea,
3. plano bat, bizitokia eta gelditzerako nahi den lekua argiki adierazten dituena,
4. Ikastetxearen izena,
5. aipatua den autobus linearen zenbakia.
Aipatua da eskaerak jadanik existitzen den linea batean eskola geldialdi berri baten sortzeari buruz edo jadanik existitzen den linea baten ibilbidearen aldatzeari buruz izan behar direla.