Hondakin biologikoen bereizketa Konpostatzeko abantailak

Sailak/Tags
    raz
    Hondakin biologikoen bereizketa Konpostatzeko abantailak Izan bakarkakoa ala kolektiboa, konpostatzea hondakin biologikoen zentzuzko kudeaketa iraunkorra bermatzeko aterabiderik hoberena da. Hurbileko kudeaketa horrek lurraldeko trantsizio ekologikoko erronkei erantzuten die. Euskal Elkargoko biztanle guziak bereizketa ohitura berri bat hartzera akuilatuak dira hondakin biologikoak konpostatuz, etxe-hondakinen pisua arintzeko! Gaur egun, janari hondarrek, zurikinek eta sukaldeko beste ekoizkinek zikinontzi beltzaren %26 osatzen dute gure lurraldean, hots 70 kg urtean biztanle bakoitz, lekuan berean zuzen balorizatuak izaten ahalko direnak konpost bihurtuz.

    Etxebizitza mota bakoitzari, Elkargoak aterabide bat eskaintzen dio 

    Gaur egun, bizilekua izan hirian edo baserrialdean, etxean edo apartamentuan, aterabide bat bada hondakin biologikoak konpostatzeko eta konposta sortzeko, ekai organikoa lurrari berriz itzultzeko. 

    Baratze bat duen bakarkako etxe batean bizi zara 

    Birziklatutako plastikozko bakarkako konpostagailu bat eta bio-ontzi bat emanak izanen zaizkizu dohainik. Eskuratzeko, bi karta nagusi dituzu aukeran: 

    • Lineako karta, modu bizkor eta eraginkorra www.biltagarbi.fr webgunera eta bakarkako konpostatzeari buruzko lineako erreserba-plataformara konektatu. Hiru bideo-tuto ikusi eta zenbait galderei erantzun ondotik, egina da: zure konpostagailua erreserbatzen ahal duzu eta zure etxetik hurbil dagoen harlekuan eskuratu. 
    • Biltzar publikoaren karta, lasaitasunerako Izena eman biltagarbi.fr webgunean gure konpostatze-aholkularietako batek proposatutako topaketa batera joateko finkatutako egun eta lekuan. Gomendioak emanen dizkizute eta galdera guziei erantzunen dute. Zenbait egun berantago, konpostatze-karta eskuetan duzu.   

    Balkoia edo/eta terraza duen apartamentu batean bizi zara

    Zizare-konpostagailu bat emana izanen zaizu dohainik ordu bateko biltzar baten ondotik. Sindikatuko konpostatze-aholkulariek horren erabilbidea azalduko dizute. Zure kita jarri eta, zizareak jasoko dituzu egun batzuk berantago postaz. Eta egina da! Finkatutako egunak eta lekuak ezagutzeko eta formakuntza saio batean izena emateko, www.biltagarbi.fr webgunera konektatu.

    Berdeguneak dituen edo ez dituen bizitegi eraikin batean bizi zara 

    Zure maisu-karta “konpostatze kolektiboa!” deitzen da. Eta zure bizitegi eraikinaren oinetan jar daiteke, baratzerik baldin bada, edo zure auzotegian*. Kasu horretan, ez zara jokalari bakarra. Etxelagunak eta elkargoa dituzu partaide! Sindikatuko konpostatze-maisuek eta zure herriak laguntza teknikoa eta ekipamenduak emanen dizkizute. Dena egina da erraz izan dakizun. Ohar gisa, garrantzitsua da lagun boluntario engaiatuak ukaitea zure inguruan, konpostagailuaren kudeaketak iraun dezan! 

    Argibide gehiagorako eta konpostatze-maisuekin harremanetan jartzeko: biodechets@biltagarbi.fr 

    * Auzotegiko konpostatzea berdegunerik ez duten familiei soilik zuzendua zaie