Aurkezpena
Itsasuko aisialdiguneak ateak lehen aldikotz zabaldu ditu 2021eko udako oporretan. Eskola oporretan idekirik, ama eskolako eta lehen hezkuntzako haurrak errezibitzen ditu, murgilketa osoko edo erdi murgilketako sistemetan diren haurrak, eskola publiko ala pribatuetan.
Bilgunea eskola publikoan da. Aterpetzerik gabeko aisialdi guneak 48 leku ditu gorena:
- 6 urte baino gutiagokoentzat 24 leku, eta
- 6-11 urte dituztenentzat 24 leku.
Harrera ordutegiak
Itsasuko aisialdi gunea idekia da udan eta eskola oporretan, astelehenetik ostiralera (salbu jai egunetan), 7:30etatik 18:30etara.
Animazio taldea
Zuzendari / animatzaile: Naia ARBURUA et Unai ARRIETA
Telefonoa: 06 70 75 91 50
Emaila : itsasu.bilgunea@udaleku.eus
Haurren kopuruen arabera, aldian aldiko animatzaileek osatzen ahal dute talde pedagogikoa.
Izen emate baldintzak
Izen emateko urteko txostena osaturik itzuli behar zaio aterpetzerik gabeko aisialdi gunearen arduradunari, behar diren agiriekin. Txostena osatua delarik, egunak erresebatzen ahal dira.
- Eskola opor laburren kasuan: izen ematea edo kentzea berantenik oporrak hasi aitzineko asteazkenean 9:00etan.
- Udako oporren kasuan: izen ematea oporrak hasi baino 10 egun lehenago berantenik, eta izen kentzea berantenik ekainaren 29an uztaileko eta uztailaren 20an agorrileko.
Epe horiek pasatzen badira, egun erreserbatu oro fakturatua izanen da.
Gure proiektu pedagogikoa aitzina eramateko, erran nahi baita haurrari talde bizitzan osoki integratzeko aukera emateko eta murgilketa linguistikoa sustatzeko, asteka gutienez 3 eguneko presentzia beharrezkoa da eskola oporretan (salbu jai egunekin diren asteetan).