Valencia laguntzen du JokoLagun-ek

Sailak/Tags
    raz

    JokoLagun Itsasuko elkarteak hainbat laguntza ekintza antolatzen ditu urriaren bukaeran Valentzia (Espainia) suntsitu dituen uholde larrien biktimei laguntzeko. Eremu batzuk oraindik ez dute sokorrik ukan eta herritarrak ahal duten moduan moldatzen ari dira.

    Elkarteak parte hartzea proposatzen dizue :

    - hornigaien bilketari partehartzea azaroaren 7an osteguna eta 8an ostirala, Boroien etxean. Elkarteko kide bat Valentziara abiatuko da azaroaren 9an, larunbatarekin, emandako materiala helarazteko (harreman zuzena antolatu da elkarte batekin) : ura, maskak, latex eskularruak, desinfektatzaileak, gel hidroalkoholikoa, argiak, su-piztekoak, esnea, niniendako janaria, pixoihalak, toallak, konpresak, mahai-tresnak eta behin erabiltzeko platerak, zikin-untzi poltsak, lehen laguntzetarako zorroa, higiene produktuak eta garbiketa egiteko produktuak ;

    - diru bilketari partehartzea Itsasuko saltegietan diren kutxeri esker.

    Laster, elkarteak paella salmenta bat antolatuko du. Ekintza horien etekinak Picanyako Gavina eskola kaltetuari emanen zaizkio (elkartetik hurbil den itsasuar bat eskolarekin harremanetan da).

    Aintzinetik milesker !